XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia balin bada, eskualdunek bazuten zertaz hasarretu, beren zuzenak Frantziako erregek ostikatu zituenaz geroz; ostikatu, Nabarreko hiri-nausia Moro higuinari idekitzerainokoan.

Lepoaren bertze ichurkian, lepotik berehala, huna nun dugun Orreaga, bere komentu famatuarekin.

Zoin zahar orai, zoin huts eta hits, komentu hau bere etche andana gaitzarekin!.

Nork erranen luke bazirela noizbait, handik atheraiak, bospasei mila fraidetaraino, erleak beren kofoirat bezala harat biltzen zirenak noiztenka?.

Badakiguia ere eskualdunek, komentu hartako fraide gaizoek zituztela, hamabigarren mendetik hamaseigarreraino, laguntzen Frantziatik Santiago Compostellakorat (Galizian) mendiz mendi eta oinez bide egiten zuten beilatiar fede azkarrekoak!.

Zaintzale hek ukan ez balituzte, zonbat gehiago frantses eta eskualdun zintzo etziren hilik geldituko, gure mendi zoko guzietan gorderik zauden ohoinek buluzi ondoan garbiturik!.

Baratzen gira, agur bat zor dugu Arrolan zenaren lagun hoberenetarik zonbait ehortziak izan ziren tokiaren gainean eraikirik dagon kapera komentukoari.

Ttipia da, ilhunskoa.

Ez dugu astirik sakristiak dauzkan elizkizunetako untzi eta jauntzi aberatsen ikusteko; ikusi gabe utzi behar dugu halaber komentuko liburutegia, adituak girelakotz berdin ez dela gehiago han Nabarreko erregeek gainean zin egiten ohi zuten zilar estalgiarekilako liburu handia.

Bertzerik ikusi nahiak dira orobat hemen gure andre lagunak, guziz bat.

Nun ote da, gainean jartzen zitzaizkon emaztekiak amageitzen zituen harri aipatua?.

Abiatzen gira galdeka.

Bizpahiru orreagatarrek ihardesten daukute ez dakitela; bertze batzuek, hitzik erran gabe, beren sorbalden goiti-beheitiaz eta begien larritze harrituaz, erakusten daukute beren ez-jakinarekin batean halako ahalge izi bat, guretzat berdin bitchia segur nola baita gure galde pikor tupustadakoa heientzat.

Argirik ezin ukanez, neraman otomobilaren jabea sartzen da azkenekotz alhor batean, hemen orga bat etche-ongarriren hustera doan laborari zahar batek badakikela, nehork jakitekotz.